2025/04/11

Ikasturte berrian zehar eskainiko dituen tailerrak –tartean euskara, abesbatza, dantza eta musika (txistu eta danbolina)– abiarazi ditu dagoeneko 'Txileko Euskal Gizataldea' EEak. Eta ez hori bakarrik: ikasturtearekin batera ospakizunak ere hasi ditu Santiagoko Las Condesko Estadio Español-en egoitza duen euskal etxeak. Martxoaren 29an, esaterako, 'Hispano Palooza' Kolektibitate ...
Gehiago irakurri...
2025/04/11

Ez da sekula hain egokia izan lunfardoko pibe (mutila) hitza erabiltzea, Espainiako Movistar+ plataformako ‘Informe+’ programak ekoiztutako Iker Muniaini buruzko dokumentalaren izenburuan bezala. Izan ere, lunfardoa bezain porteñoa da Athletic-eko kapitain ohi den aurrelari nafarra 2024ko irailean fitxatu zuen Almagroko San Lorenzo Futbol Taldea. Dokumentalak, Muniainek San ...
Gehiago irakurri...
2025/04/10

Artikulu hau idaztean hogeita hamar bat dira Euskal Herria Batera herri ekimenak 2025eko Aberri Eguna ospatzeko dei bateratuarekin bat egin duten Diaspora osoko euskal etxe eta elkarteak. Aberri Eguna berez apirilaren 20an izango da, datorren asteko igandean, baina EHBateraren deia, indar politiko eta sozialek egun horretarako antolatutako ekitaldiei enbarazu ez egitearren, aldiz, haien deien osagarri ...
Gehiago irakurri...
2025/04/10

Hainbat euskal etxetako ordezkariak lagun eta egitarau arrakastatsuarekin ospatu da joan del larunbatean Cañuelasen 2025eko Aberri Eguna. Laster 65 urte beteko dituen Denak Bat Euskal Etxeak deituta, festa handia izan zen. Urteroko ohiko Dantzari Topaketaz gain, programak jarduera asko eskaini zituen. Mus txapelketa, pilota erakustaldia, kalejira, danborrada, abesbatzaren emanaldia, artisautza erakustaldia, ...
Gehiago irakurri...
2025/04/09

1913an sortua, Euzko Etxea of New York (EENY) du izena Estatu Batuetako euskal etxeetan zaharrena denak eta Aberri Eguna izan du tradizionalki bere urteko ospakizun kuttunena. Baita aurten ere, eta egina die deia bere bazkideei eta hirian egon daitezkeen euskaldunei eta euskaldunen lagunei, datorren asteko igandean, apirilaren 20an, bere egoitzara bil daitezen, eguna festa giro euskaltzalean ospatzera, edizio ...
Gehiago irakurri...
Albiste gehiago...